Prekarioka txostenaren azala

Prekarioka: Gazteriaren lan baldintzak ez dira jolasa

Ironia ardatz dutela, 24 kutxatila erabili ditu Prekarioka txosten/jolasak gazteek lan munduan topatzen dituzten egoera anitzak ikustarazteko: langabezia, praktika ez laboralak, bekak, soldata baxuak, formazio kontratuak, lan emigrazioa, gainkualifikazioa, behin behinekotasuna, kontraturik gabeko lanak, autonomo faltsuen fenomenoa, ekintzailetza behartua…Batzuk aipatzearren, ziur gehiago daudela eta.
Oka jolas honen helburuetako bat gazteek lan merkatuaren baldintzak hobeto ezagutzea da, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kideen hitzetan “orokorrean, beka, praktika edo lan bat lortzen dugunean ezartzen dizkiguten baldintzak zuzenean onartzen ditugu letra txikia ondo irakurri gabe. Baina, askotan, gure eskubideak urratuak izaten dira eta ez gara konturatu ere egiten”.
Prekarioka irakurri ostean gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero idatzi bizibaldintzak@egk.org emailera

Txosten deskargatu