Ileratik ateratzen gara

Ileratik ateratzen gara?

Aurkezten dugun dokumentuak, Ileratik ateratzen gara?, 2009ko Urriaren 7 eta 8an Bilbon eta Donostian burutu eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolaturiko “Enpleguko gazte politika batentzako alternatibak” ihardunaldien ondorioak jaso nahi ditu.

Ihardunaldien formakuntza saioan dinamizatzaile lanetan UCMko irakaslea den Pablo López Calle izan genuen. Enpleguko gazte politika eta gazteen lan baldintzen inguruan proposamenak sortzeari begira bideratutako eztabaida saioetan zehar, gaiarekin lotutako 3 zutabe landu ziren: formakuntza eta enplegua, gazteriaren lan baldintzak eta sindikalismoa eta partehartzea.

Ihardunaldietan gazte elkartegintza zein erakunde sindikaletatik, administrazio publikotik eta ardura politikoetatik etorritako berrogeita hamar pertsona inguruk hartu zuten parte.
Dokumentu honen bitartez, ihardunaldietan gertatutakoa jaso eta enpleguko gazte politiken hobekuntzaren alde lanean jarraitzeko oinarria jarri nahi dugu.

Zer iruditu zaizu? Konta iezaguzu bizibaldintzak@egk.org emailean!

Txosten deskargatu