Gazteok eta etxebizitza

Gazteok eta etxebizitza

Gazteok eta etxebizitza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta Etxebizitza lan-arloak 2004ko abenduan kaleratutako txostena da. Bertan gazteria eta honek etxebizitzarako duen eskubidea aztertzen da. Izan ere, EGKn etxebizitza eskubidearen aldeko apustua egin dugu. Esku artean duzuen dokumentu hau apustu horretan oinarrituta dago,lantresna bat izan nahi duena, gogoeta prozesu batetan lagungarri suertatu dagizuenaren itxaropenez egina.

Bertan bi zati bereizi daitezke: alde batetik, analisi objektiboa, balorazio eta iritzirik gabekoa, datu konpilatze eta egituraketa soila da. Honen helburua bakoitzak bere iritzi, analisi edota ondorioak atera ditzala da. Horren ostean gure iritzia aurkitu dezakezu, EGK bezala dugun ikuspegi kritikoa plazaratzeko eta elkarbanatzeko asmoz. Bertan ez duzu kritika soila aurkituko, salaketak eta proposamenak dituen azterketa sakon baten emaitza baizik.

Hausnarketarako erabilgarri suertatuko zaizulakoan, zuk ere etxebizitza eskubidearen aldeko apustua egitera gonbidatzen zaitugu.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta etxebizitza lan-arloaren azken berriak gertutik jarraitu nahi badituzu sar zaitez gure webgunean duen atalean. Bestela, hemen dituzu txostenak. Galdera konkretu bat egin nahi izanez gero, idatz iezaguzu emaila bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora edo deitu esteka honetan dituzun zenbakietara.

Txosten deskargatu