gazteok eta etxebizitza 2

Gazteok eta etxebizitza 2

Gazteok eta etxebizitza 2 Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta Etxebizitza lan-arloak 2005eko azaroan kaleratutako txostena da. Hiru urtez erakundeekin, alderdiekin eta hainbat gazterekin kontaktatu eta eztabaidatu dugu. Dokumentu hau, lan eta esperientzia horren ondorioa da. Hemendik aurrera, asmoa gazte elkarteetan gaia jorratzeko tresna eta eztabaida sortzeko ekarpena izatea da.

Dokumentuaren amaieran, gure barne lana zein “Etxebizitza Guztiontzat! Euskal Herriko Plataforma”-n (100 bat eragileren artean) egindakoa islatzen duten zenbait proposamen daude.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta etxebizitza lan-arloaren azken berriak gertutik jarraitu nahi badituzu sar zaitez gure webgunean duen atalean. Bestela, hemen dituzu txostenak. Galdera konkretu bat egin nahi izanez gero, idatz iezaguzu emaila bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora edo deitu esteka honetan dituzun zenbakietara.

Txosten deskargatu