Gazteria eta enplegua etorkizunerako eredu berriak eraikitzen - EGK

Gazteria eta enplegua etorkizunerako eredu berriak eraikitzen

Aurkezten dugun dokumentu honek 2011ko azaroaren 22an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren, EGKren 25.urteurrenaren egitarauaren barruan antolatutako Gazteria eta enplegua etorkizunerako eredu berriak eraikitzen jardunaldietan jorratutako zenbait gaien aurkezpena egiten du. Honez gain, iturri ezberdinetatik jasotako informazioa landu eta aurkezten du, Euskadiko gazteriaren enpleguarekiko egoera aztertzeko helburuarekin. Asmoa 2008an hasitako lanarekin jarraitzea da.

Besteak beste, hainbat datu azaltzen dira: lan baldintza irudia, kontratazio irudia, lan-txertatze irudia, etab. Hortik abiatuta EGK-k bere hausnarketak plazaratzen ditu. Behean duzun PDFan topatuko duzu txostena bere osotasunean deskargatu edo irakurri nahi baduzu. Gure aldetik arazo gabe. Eta behin irakurrita edozer baduzu gehitzeko, aportatzeko, eztabaidatzeko edo dena delarako, jar zaitez gurekin harremanetan bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikoan.

Txosten deskargatu