Elkarteentzat komunikazio erremedioak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Elkarteentzat komunikazio erremedioak

Zertarako komunikatu nahi dugun zehaztea oinarrizkoa da prentsarekin komunikazio ekintza bat gauzatzeko. Izan ere, gure helburuaren arabera, formula bat edo bestea erabiliko baitugu. Hori landu dugu Elkarteentzat komunikazio erremedioak jardunaldian. Hemen laburpentxoa eta amaieran txostena bere osotasunean.

Pentsamoldeak aldatzeko:

Gure elkartearen xedea betetzeko, askotan funtsezkoa da pentsaerak aldatzea. Bestela, nola da posible aldaketa klimatikoaren aurka borroka egitea, gizarte bateratzaile bat sustatzea edo gazteek pairatzen duten enplegu-prekarietatearen kontra bultza egitea? Hitza oso tresna boteretsua izan daiteke. Elkarteek hainbat aukera dituzte komunikabideen bitartez bere ideiak gizarteratzeko: iritzi-artikuluak idatzi, zuzendariari gutunak bidali, elkarrizketak eman, salaketa-prentsaurrekoak burutu… Modu honetan, gizartearen pentsamoldea bakarrik ez: politikari eta gobernarien pentsamoldea ere aldatu dezakegu, bere erabakiak bestelakoak izan daitezen.

Dirua biltzeko, bolondresak lortzeko, bazkideak erakartzeko:

Modu asko dago baliabideak lortzeko (Internet, posta-bidalketak, publizitatea…). Komunikabideak beste modu bat dira. Hedabideetan askotan ikusi daitezke, adibidez, elkarteek odol-emaileak lortzeko egiten dituzten deiak jasotzen dituzten berriak.

Gure agenda ezagutarazteko:

Egunkari eta irratien agendak oso erabilgarriak izan daitezke hitzaldi, tailer, ikastaro eta mobilizazioetarako parte-hartzaileak erakartzeko.

Kanpaina eta ekimen zehatzak ezagutzera emateko:

Prentsaurrekoak tresna eraginkorra izan daitezke agendako-hitzordu bat baino gehiago diren ekimen eta kanpainak ezagutzera emateko: udako kanpaldi ibiltariak, ezintasunen bat duten nerabeen gizarteratzeari buruzko lehen jardunaldiak, gazteen emantzipazioaren alde egiteko festibala…

Txosten deskargatu