II. Bakerako Heziketari buruzko Euskal Liburua

II. Bakerako Heziketari buruzko Euskal Liburua

“Liburu hau Bake Heziketarako Euskal Liburua bilduma didaktikoaren bigarren atala da. Lehenengo liburuan astialditik, hau da, hezkuntza ez-formaletik jorratzen bazen bake heziketa, bigarren honetan antimilitarismoaren esparrutik bakea zelan lantzen duten eskaini nahi izan dizuegu. Antimilitaristen ikuspegitik bake hezkuntza aztertzea bultzatu gaituzten arrazoiak hamaika dira. Lehenengo liburuan gizabanakoen gatazkak agertzen ziren, talde txikien gatazkak, eta horientzako ebazpenak. II. Bakerako Heziketari buruzko Euskal Liburuan, esparru handiagoko gatazkez, era kritiko batean, aritzen gara. Gatazken aurrean (bortitzak izanik ala ez) erabiltzen den ebazpen tresnarik erabiliena guda eta bortizkeria zergatik den galderari erantzuten saiatuz”. Liburu honetan lagundu duten eragileen aretan: Bilboko Talde Antimilitarista (KEM-MOC), Euskadiko Kontzientzia Eragozleen Elkartea (AOC-EKEA) eta Euskal Herriko Koordinakunde Antimilitarista (Kakitzat).

Txosten deskargatu