Treba zaitez eta... aterpean sartu! - Zurrumurruen Aurkako Estrategia | ¡Fórmate y que no te calen los rumores! - Estrategia antiRumores Bilbao

Treba zaitez eta… aterpean sartu!

Data: 2020-10-13 | 2020-10-22
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 18:00 | 20:00

Bilboko Zurrumurruen Aurkako Estrategia abian da 2013. urtetik Errekalde, Deustu, Santutxu, Basurtu eta Uribarriko auzoetan. Herri partaidetzaren bitartez osaturiko sare honek gure atzerriko bizilagunei buruzko zurrumurru, estereotipo eta aurreiritzien aurrean jarrera kritikoak eta aktiboak sustatzeko helburua du.

Bideratzaileen taldean prestakuntza bizikidetzaren aldeko proiektu honen ardatz nagusietako bat dela deritzogu eta denboran zehar gure auzoetako bizilagunentzako eskuragarri izan behar dela pentsatzen dugu.

Hortaz, aurreko edizioetan parte hartu ezin izan baduzu eta gai honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, online modalitatean ospatuko den hurrengo Zurrumurruen Aurkako Oinarrizko Prestakuntzan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Lerro hauen azpian doan izango den prestakuntza honen kartela bidaltzen dizuegu. Animatu eta eman izena!

Animatu eta izena eman!

Bilboko prestakuntzaren edo Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inguruko edozein zalantza argitzeko  antirumores@bilbao. eus, amekadi@gmail.com idatzi edo 662.425.662
telefonora deitu dezakezue

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.