Supper club edo afari klub - Kontadores Laborategia

Supper club

Data: 2019-11-16 | 2020-02-08
Lekua: Pasai San Pedro 13. 20017 Donostia (Gipuzkoa) | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Supper club edo afari klubean aukera izango dugu elikagai berriak dastatzeko, janaria prestatzen ikasteko eta, batik bat, sukalde kontuez berriketan aritzeko. Taldekideen artean prestatuko dugu afaria, eta prestaketa-prozesuaren esperientzia partekatu ahalko dugu. Laborategian afari ederraz gozatzeko parada izango dugu, konpainia ezin hobean.

Dinamizazioa: Gregory Schaefer

Gaiak, data eta ordutegia:

  • Arazoak 16, 16:30-20:30
    VIETNAM: Vietnamgo sukaldaritza oso gozoa da, freskoa eta osasungarria. Arroza, arraina, usain gozodun belarrak eta fruitu tropikalak kozinatu eta kontsumitzea oso atsegingarria da . Laborategi honetan arrozezko fideo katiluak izango ditugu, udaberriko bilkariak, hainbat entsalada….eta beste hainbat sorpresa!
  • Azaroak 30, 16:30-20:30
    THANKSGIVING: Esker emate afaria: Kultura yankiaren afaririk inportanteena da. Egun horretan, uztaren oparotasuna ospatzen da Erdialdeko Amerikatik Kanadako polarretaraino. AEBko kulturaren topiko tipiko bat da! (pelikula eta telesailetan ikus daitekeen bezala). Belaunaldiz belaunaldi transmititu diren errezetak ikasteko eta dastatzeko aukera izango dugu, eta, esan gabe doa, AEBko ospakizun herrikoienetariko hau geuk ere ospatuko dugu. Gure sukaldaria gogo handiz dago bere amaren estiloko afari hau zuekin partekatzeko. Afarian, hegazti erreak, garaiko barazkiak, kuia pastela eta umore ona, noski!
  • Urtarrilak 11, 16:30-20:30
    KOROAREN HARRIBITXIAK: HINDUA, HINDUA, HINDUA. Esan dezakegu hindua dela munduko gastronomien artean aberatsenetarikoa, aromatikoenetarikoa eta erromantikoenetarikoa. Negurako gastronomia perfektua da: gorputza berotu eta egunari argi pixka bat ematen dio. Entsalada, ozpinki, dilista eta curry ederrarekin sortuko ditugu azpikontinente horretako iparraldeko zein hegoaldeko plater nahasketak.
  • Otsailak 8, 16:30-20:30
    BETI ARTE KAKAHUETEAK: JANARI KUBATARRA. Gregory Schaefer gure sukaldaria Habanan bizi izan zen sasoi batez, eta badaki zerbait sukaldaritza kubatarrari buruz; sormen handia, inprobisazioa, garaiko produktuak eta jaki urritasuna dira ezaugarri nagusiak. Negua berotuko dugu Karibeko uharte honen plater klasiko batzuekin!

Egunak: larunbata

Plazak: 12

Prezioa: 8€ saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.

Hemen dituzu parte hartzeko irizpideak. Eta Supper club ikastaroan izen eman nahi baduzu, sartu hemen!

Kontadoresek antolatutako laborategiei buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, eskainitako guztiak hemen daude bilduta. Eta edozein zalantza izanez gero dei ezazu 943483476 telefono zenbakira edo idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.