XV. Otxarkoagako mugarik gabeko umeentzako ipuin lehiaketa

Data: 2017-01-01 | 2017-05-17
Lekua: Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Otxarkoagako XXXVI. Umeen Jardunaldiak, 2017ko maiatzaren 19 eta 20 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgin-tza bultzatu nahian.

Baldintzak:

  1. Partaideak: adin guztietakoak.
  2. Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
  3. Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bat.
  4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu gabeak izan behar dute.
  5. Gai-zerrenda: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tole-rantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere balora-tuko dituzte.
  6. Aurkezteko modua: paperean idazkera argian idatzita; edo ordenagailuz, espazio bikoitzez, arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.
  7. Aurkezteko lekua: idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira, ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com postaren bidez.
  8. Epea: 2017ko urtarrilaren 31era arte.
  9. Idazlanekin batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina eta etxeko telefonoa edo posta elektronikoa agertu beharko dira.
  10. Hautatutako pertsonei argitaraturiko liburuen hogeita bi ale emango zaizkie. Otxarkoagako Ugarte plazan maiatzaren 20an ipuinak irakurtzeko aukera izango dute.
  11. Lehiaketan parte hartu izanak edizio honetan argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi duten pertsonei dagozkie.
  12. Argitalpenean bakarrik zuri-beltzez egindako marrazkiak ager daitezke, antolatzaileek testuarekin bat datozela erabakitzen baldin badute.

Informazio gehiago: Txirula Kultur Taldea | Facebook

Agenda atzera

2 iruzkin “XV. Otxarkoagako mugarik gabeko umeentzako ipuin lehiaketa”

  1. Maite Mínguez says:

    Kaixo Lagunok!
    Ipuin lehiaketari buruz badakizu zeozer???
    “Harresiak apurtzen” ipuina bidali nizuen eta gustatuko litzaidake jakitea lehiaketaren epaia.
    Zuen berrien zain eta eskerrak ematen, agur t´erdi.
    Maite Mínguez

    1. EGK-Administrator says:

      Kaixo Maite!
      Emailez pasa ziguten deialdia eta gutxi gehiago dakigu lehiaketari buruz. Agian ipuinak@txirula.org emailera idatzita edo Txirula Kultur Taldearen blogean topa dezakezu informazio gehiago

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.