Osasuna genero-ikuspegitik sustatzeko tailerrak

Osasuna genero-ikuspegitik sustatzeko tailerrak

Data: 2020-11-16 | 2020-12-14
Lekua: | Bestela
Ordua: 00:00 | 23:59

Errotik Kooperatibak, Bilboko Udalarekin lankidetzan, osasuna genero-ikuspegitik sustatzeko lau tailer antolatu ditu neska-mutilek beren autoestimuan eragiten duten agenteak identifikatu eta beren burua zaintzeko modu ezberdinak ikasteko, hobekuntza estetikotik haratago. Tailerrak zoom bidez ospatuko dira eta Bilbon bizi diren 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Saioek bi orduko iraupena izango dute, 17:30etik 19:30era, eta egun bakoitzean gazteekin gai ezberdin bat landuko dugu.

Lehen tailerra “Eta nik, nola zaintzen dut neure burua?” azaroaren 16an izango da. Bertan, geure burua zaintzeko moduari buruz hausnartuko dugu, modu dibertigarrian eta arauetatik haratago.

Azaroaren 23an izango den bigarren taillerrean, “Zer dio Instagramek niri buruz?” izenburupean, sare sozialen erabilerari eta horiek gure bizitzan duten eraginari buruz hitz egingo dugu. Gainera, estereotipoak hausten dituzten irudiak sortzen ikasiko dugu.

Hilabete honen azken astelehenean, azaroaren 30ean, hirugarren saioa izango da. Saio honen ardatza “Mindfulness” teknika izango da, eta honi esker, gure emozioez jabetzen eta modu egokian kudeatzen ikasiko dugu.

Azken saioan, abenduaren 14an, “Gorputza mugitu” egingo dugu. Tailer honetan dantza urbano bat ezagutuko dugu eta dantza hori adierazpen tresna bihurtzen ikasiko dugu.

Gaztaroan, batez ere nerabezaroan, identitatearen bilaketak garrantzia berezia hartzen du. Tailer hauen helburua osasuna zentzu holistiko batean sustatzea da, autoestimua funtsezko faktore gisa hobetzea barne.

Informazio gehiagorako irati@errotik.org

Osasuna genero-ikuspegitik sustatzeko tailerrak | Talleres de promoción de la salud con perspectiva de género

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.