Mintegia: Rumores, bulos y redes sociales' Maldita.es-en eskutik

Mintegia: ‘Rumores, bulos y redes sociales’ Maldita.es-en eskutik

Data: 2019-05-08 | 2019-05-08
Lekua: Europa Jauregia, La Florida aretoan | Araba
Ordua: 19:00 | 21:00

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, mintegi hau antolatu du, Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan. Mintegiak parte-hartzaileei bidea emango die kontzientzia hartzeko nolako garrantzia duen desinformazioak eta ezagutzeko zer metodologia erabiltzen den MALDITA.ES-en hari aurre egiteko eta edukiak egiaztatzeko, horrela, beren eguneroko bizitzan aplikatu ahal izan dezaten, informazioaren kontsumitzaileak diren aldetik.

Interneten bidez hedatzen den informazioak gero eta garrantzi handiagoa duen mundu honetan, funtsezkoa da herritarrek ulertzea nola funtzionatzen duen Interneten eta sare sozialen bidezko edukien hedapena, eta, batez ere, gaitasun kritikoa garatzea eta tresnak edukitzea albiste faltsuak identifikatzeko eta haiek benetako informaziotik bereizteko.

  • Hizlaria:Stéphane Grueso, Maldita.es-eko hezkuntza-estrategiaren eta hedabide-alfabetatzearen arduraduna.
  • Tokia: Europa Jauregia, La Florida aretoan.
  • Izena ematea: maiatzaren 7ra arte, antirumores@vitoria-gasteiz.org edo telefonoz 945 16 26 23 (8:00-14:00)
  • Izen-ematea doakoa, lekuak bete arte.

Maldita.es-en inguruan

Irabazi-asmorik gabeko kazetaritza-proiektu independentea da, eta beraren eginkizun nagusia da Interneten eta sare sozialetan dabiltzan informazioa eta diskurtso politikoa monitorizatzea, aztertzea eta egiaztatzea.

MALDITA.ES-ek zenbait adar ditu: Maldita Hemeroteca, Maldito Bulo eta Maldita Migración, besteak beste.

Stéphane Grueso Maldita.es-eko hezkuntza-estrategiaren eta hedabide-alfabetatzearen arduraduna izateaz gain, zinemagile, gizarte-ekintzailea da eta eskolak ematen ditu kultura-kudeaketaz, aktibismo digitalaz, Interneten aroko komunikazioaz eta zibersegurtasunaz.

Aste osoan zehar, beste mintegi batzuk egingo dira Kanpezon, Amurrion, Agurainen eta Guardian, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

Ekimen hau Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan dago. Estrategiaren xedea bizikidetza positiboa sustatzea da. Horretarako, aldaketa eragin nahi du gure jarrera indibidual eta kolektiboetan, migratzaileei eta aniztasun kulturalari buruzko zurrumurru faltsuak, aurreiritziak eta estereotipo negatiboak indargabetzearen alde lan eginez, aintzat hartuta horiek jokamolde diskriminatzaileen pizgarri direla, zeinek gizarte-kohesioa oztopatzen duten

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.