Data: 2017-03-04 | 2017-03-19
Lekua: Gehituren egoitza | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59
Gehituko Emakumeen Batzordeak Martxoak 8a, Emakumearen Eguna, ospatzeko hilabetean zehar antolatu dituen jarduerak aurkezten dizkizuegu jarraian. Horratx Martxoak 8rako Gehituren egitaraua!
“Los objetos amorosos” filmaren emanaldia
Zinegoak 2017ko hedapena martxoaren 4an. Adrian Silvestreren “Los objetos amorosos” filmaren emanaldia. Trueban Zinemaren 2. Aretoa. 19:30 etan, filmaren talde tekniko eta artistikoko partaide batzuk bertan izango dira. Sarrera 5 €. Luz Italiara doa etorkizun hobe baten bila, Kolonbian 2 urteko bere semea uzten duelarik. Baina bere amets europarra zapuztu egiten da sortutako hainbat zorigaitz direla eta. Ezustean Fran ezagutzen du, bere aurreiritzi guztiak desegingo dituena. Elkarrekin bizitzea erabakitzen dute Erroman. Los objetos amorosos filmak emakumezkoen migraziori heltzen dio Erroma kokalekutzat hartuz. Fikzioa eta dokumentalaren arteko film honetan, lanean ari diren bitartean eginiko bidaiari buruz, lan-baldintzei buruz, beraien seme-alabekin elkartzeko aukerei buruz, jaioterrira itzultzeko amets urrun horri buruz hitzegiten duten emakume latino hauen lekuko gara. Protagonista batzuen papera etorkinek eginak dira, beste batzuk aktoresa profesionalak dira eta beraien artean etengabeko elkarrizketa sakon bat sortzen da. 2016eko Sevillako Zinema Jaialdian FIPRESCI saria.
Lilatonen lagunarteko bazkaria
Gehituko egoitzan martxoaren 5ean. Bazkideek 13 € eta Bazkideak ez direnek 15 € ko diru sarrera egin beharko dute Kutxabank eko 2095 5092 09 1062552053 kontuan,”LILA” eta partehartzailearen izena adieraziz eta ziurtagiria bidali info@gehitu.org helbidera martxoak 3a baino lehen. Bazkarirako lekuak 30era mugatuko dira eta ailegatutako ordenean onartuko dira. Martxoak 7. Kaixomaitiaren Sexuinkestaren inguruko Solasaldia.
Emakume euskaldunon maitasun-harremaneekiko ohiturak.
Gehituko Egoitzan izango da arratsaldeko 19etan. Euskaraz. Doako sarrera. Kaixomaitia harreman webguneak 2016ean egindako inkestaren emaitzen araberako euskal emakumeok maitasun eta sexu-harremanetan ditugun ohiturak eta jarrerak aztertuko ditugu, Iñigo Arandiaren eskutik.
Film labur lesbikoen emanaldia eta mahai ingurua
Martoak 10ean. Hainbat film labur lesbikoak jarriko ditugu. Jarraian horien inguruko solasaldia egingo dugu partaideen artean eta zeozer pikatzeko aprobetxatuko dugu.
Goizeko txangoa eta neskentzako Sagardotegi bazkaria
Martxoak 19an lehenik Usurbildik Mendizorrotz eta Arratzain mendietara igoera egingo da, gutxi gora behera 4 ordu eta 12km (600metroko malda)
Txangoan parte hartu ahal izateko, mananerasgehitu@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko duzu, zure NANa, izen-abizenak, telefono zenbakia eta Gehituko bazkide edo federatua (txartela eskaneatua atxiki ezazu baiezkoan) zaren adieraziz martxoak 15a baino lehen.
Martxoko ospakizunei amaiera emateko, Gehituko emakume-batzordeak neska-bazkari bat antolatu du Usurbilgo Santuenea auzoan dagoen Aialde-berri sagardotegian. Bazkaria martxoak 19an izango da, 14:30etan .
Izena emateko diru sarrera bat egin beharko duzu Kutxabankeko 2095 5092 09 1062552053 kontuan. Gehituko bazkidea bazara, 29€ eta ez bazara 31€ ko diru sarrera egin beharko duzu “EM-SAGARDOTEGIA” edo “M-SIDRERIA” eta zure izena adieraziz, eta egiaztagiria info@gehitu.org helbidera bidali.