Data: 2020-01-13 | 2020-01-20
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59
Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadoresek 2020ko urtarrilaren 13tik 26era bitartean, www.kontadores.eus webgunearen bidez
Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.
Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan topa dezakezu informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak.
Parte hartzeko, orrialde honen behean dagoen eskaera-inprimakia bete behar da.
Epeak
Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 13tik 26era arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da kontadores@donostia.eus helbidearen bidez.
Hautaturiko proposamenak
Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.
Informazio gehiago
Informazioa eta argibideak: kontadores@donostia.eus / T: 943483476
Parte hartzeko oinarriak
Izen-ematea hemen