Kontadoresek antolatutako laborategien informazioa

Kontadoresek antolatutako laborategien informazioa

Data: 2019-10-02 | 2019-10-02
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 15:08 | 15:08

Kontadoresek antolatutako laborategien informazioa jakin nahi? Ikasturtea hasi da eta Kontadoresetik laborategi artistiko mordoa antolatu dituzte 2020ko otsaila arte. Irailean hainbat diziplinetako 13 laborategi aurkeztu zituzten programaren barnean: argazkigintza, antzerkia, gazteen proiektuan aurrera atera daitezen laguntza, dj izan nahi baduzu saioak, bestelako lurraldeetako platerak kozinatzen ikasteko aukera, etab.

Hauetako batzuk jada urrian hasiko dira. Esaterako:

  • FEMINISMOA: indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloak sortzen: urriaren 9an hasiko da Eider Goiburukgidatutakolaborategia. Asmoa gune ezberdinetan gertatzen diren egoera matxisten inguruko hausnarketa bultzatzea da, baita egoera horiei aurre egiteko baliabideak ezagutzea. Hausnarketa horren baitan, protokolo ezberdinak sortuko dira parte hartzaile guztien artean. Informazio guztia
  • Ideietatik proiektuetarako ibilbidea: buruan zerbait egiteko ideia baduzu baina oraindik guztiz definitu gabe baldin baduzu, edo zer egin bai baina nola ez badakizu, tailer honen bitartez ideiagintza prozesu bat biziko duzu, erreminta eta dinamika berritzaileak landuz eta egin nahi duzun proiektu hori definituz. Hurrengo hiletan gainerako pausuak emango dira. Informazio guztia
  • Autorretratutik selfiera: urriak 16an hasiko den laborategi honetan hainbat gauza interesgarri aztertzeko aukera izango da, esaterako, autorretratuaren lehenengo urratsak eta argazkigintzaren historian izan dituen helburu ezberdinak. Baita gaur egungo “selfie”aren kontzeptua ere. Horretarako, argazkilari ospetsuen lanak ikusiko ditugu eta ikasitakoa praktikan jarriko dugu, geure buruari argazkiak ateraz eta argazki-makina ezberdinak erabiliz. Informazio guztia
  • Antzerki sormena: urriak 17an hasiko den laborategi honetan Ikasleei tresnak emango zaizkie eszena bat eta pertsonaia bat sortu eta garatzeko, eta kolektiboki antzezlan bat sortuko dugu. Eines teknikan oinarrituriko antzerki ariketak landuko ditugu, baita material ugari erabili eta hainbat gaien inguruan hausnartu ere. Eta, Eider Elorza irakasle eta zuzendari lanetan dugula, denon artean gure obra sortuko dugu. Informazio guztia
  • Argazkilaritza urbanoa gauez: urriak 29an hasiko den hasiberriei zuzenduriko ikastaro honetan, argazkiak eskuzko eran ateratzen ikasiko dira. ISO-a, diafragma eta abiadura landuko ditugu era oso praktikoan. Teoria gehiena lehen egunean ikusi ondoren, kalera irtengo gara argazkiak gauez ateratzera, ikastaroa ahalik eta baliagarri eta dibertigarriena izan dadin. Azken txanpan argazkien ukitua ere landuko dugu Adobe Ligthroom programarekin, gure argazkiak hobetzeko asmoz. Informazio guztia
  • Munduko sukaldaritza: Lehen saioa urriak 19 izango da. Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko eta eramateko. Informazio guztia

Horretaz gain, azaro eta abenduak laborategi hauek eskainiko dira:

Supper club
Argazkigintza: errebelatze analogikoa
Papera bitxi bihurtuz

2020rako ikastaroak

Aipatutako laborategi asko 2020an zehar ere antolatu dira. Horietaz gain, ondorengo hauek hurrengo urtean hasiko dira. Hala ere, nahi izanez gero, jada izen-eman dezakezu.

Guztietan parte hartzeko irizpideak daude. Irakurtzea gomendatzen dizugu. Eta ikastaroren batean izen eman nahi baduzu, sartu hemen!

Kontadoresek antolatutako laborategiei buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, eskainitako guztiak hemen daude bilduta. Eta edozein zalantza izanez gero dei ezazu 943483476 telefono zenbakira edo idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.