Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak' tailerra. Taller: 'Violencia sexista y juventud: píldoras de prevención'

Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak’ tailerra

Data: 2020-02-10 | 2020-02-20
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

 Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak’ tailerrak bi edizio izango ditu; lehenengoa Bilbon izango da, GEBren egoitzan, martxoaren 3an eta 10ean eta bigarrena Donostian, CRAJen, martxoaren 6an eta 13an. Izena emateko epea 2020ko otsailaren 10etik 20ra.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak‘ tailerra. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.

Foileto informatiboa (pdf, 136 kb) (leiho berri batean irekitzen da). Tailerraren edizio biak EUSKARAZ izango dira.

 Noiz eta non:

Lehenengo edizioa Bilbon:

  • Noiz: 2020ko martxoaren 3an eta 10ean
  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra
  • Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

Bigarren edizioa Donostian:

  • Noiz: 2020ko martxoaren 6an eta 13an
  • Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra 
  • Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 10ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Europako Elkartasun Kidegoan egiaztatutako entitateetan lan egiten duten edo gazteekin lan egiten duten pertsonei emango zaie lehentasuna (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, hezkuntza zentroetan, boluntariotzan …) Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.