Indarkeria matxista nerabezaroan IV. jardunaldia urriak 22

Indarkeria matxista nerabezaroan IV. jardunaldia

Data: 2020-10-22 | 2020-10-22
Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo Plaza 1, Donostia) | Gipuzkoa
Ordua: 09:00 | 14:00

Urriaren 22an, Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo Plaza 1, Intxaurrondo) burutuko duen Indarkeria matxista nerabezaroan IV. jardunaldira gonbidatzen zaitu Donostiako Udalak mezu honen bidez. Goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte garatuko da jardunaldia. Aurten, indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak, autodefentsa feminista eta sareak izango ditugu erdigunean.

Solasaldi nagusia Eider Goiburu, psikologa eta feministak emango du. “Nerabezaroa, matxismoa eta prebentzio pilulak” izenburuarekin. Asmoa, nerabezaroari buruzko hausnarketa batekin hastea da. Ondoren, nerabeen errealitatea aztertuko dugu: non eta nola bizi dute nerabeek indarkeria matxista? Zein espaziotan? Zein modutara? Azkenik, nerabeekin indarkeria matxistaren prebentziorako pilulak eskainiko ditu: neskak eta mutilak banatu behar dira indarkeria matxista lantzeko? Gai ezberdinak landu behar dira batzuekin eta besteekin?…

Hitzaldi nagusiaren ondoren, aldibereko bi tailer eskainiko dira:

  • 1go tailerra, “Emakumeentzako autodefentsa feminista: sareak, estrategiak eta sororitatea lantzeko” izango da, Emagin Elkarteko Kattalin Artola eta Idoia Arraiza-ren eskutik.
  • Eta 2. tailerra, “Zergatik eta nola landu indarkeria matxista, neska eta mutilak bereizita?” izango da. Horretarako, Eihera Kooperatiba Txikiko Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta gonbidatuko ditugu.

Jardunaldia doakoa den arren, izena eman behar da lekuaren aforoa dela-eta.

IZEN-EMATEA: HEMEN

Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi mezu bat gazteria@donostia.eus helbide elektronikora edo deitu 943 481909 telefono zenbakira.

Egitaraua deskargatzeko aukera duzu hemen KLIK eginez gero.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.