Identitate konfinatuak, Zurrumuruen Aurkako argazki lehiaketa. Identidades confinadas, concurso de fotografía AntiRumores

Identitate konfinatuak, Zurrumuruen Aurkako argazki lehiaketa

Data: 2020-05-28 | 2020-06-18
Lekua: | Araba
Ordua: 10:25 | 23:00

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak ‘identitate’ kontzeptuari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu Identitate konfinatuak, Zurrumuruen Aurkako argazki lehiaketaren bitartez. Pertsona bakoitzaren identitatea anitza, aldakorra eta heterogeneoa da, eta, horri esker, askotariko gizartean bizi garen izaki bakarrak gara.

Argazki bat bidaltzea proposatzen dizugu, zeu nor zaren adierazteko, konfinamendu-denbora honetan identifikatuta sentitu zaren objektu edo elementu baten irudiaren bidez. Zure etxeko objektu, jarduera, espazio bat izan daiteke, bi hilabete hauetan zure zati bat definituko duen zerbait.

  • Argazkiak aurkezteko epea: maiatzaren 28tik, osteguna, ekainaren 18ra bitartekoa da.
  • Parte hartzeko modua: Irudiak WhatsApp bidez bidali beharko dira 659 759 989. Mezuan argazkiaren izena, abizenak eta izenburua adierazi beharko dira. Nahi izanez gero, azalpen-testu bat erantsi daiteke. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara.
  • Argazki irabazlea aukeratzea: Lehiaketaren antolatzaileek Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren sare sozialetan argitaratuko dituzte argazkiak:
    • https://www.facebook.com/Antirumoresvg/
    • @antirumores_vg
    • Irabazlea “atsegin dut” kopuru gehiago lortzen duen argazkia izango da. Epaia 2020ko ekainaren 20an jakinaraziko da, 14:00etan, Errefuxiatuen munduko egunean, Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren sare sozialetan.
  • Saria: Zurrumurruen Aurkako kit bat (poltsa, koadernoa, boligrafoa eta tarjeteroa) eta identitateari buruzko bi liburu: ‘Identidades Asesinas’ (Amin Maalouf) eta ‘Hija del Camino’ (Lucía Asué Mbomío).

Animatu eta parte hartu Identitate konfinatuak lehiaketan

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.