Ideietatik proiektuetarako ibilbidea

Data: 2019-10-15 | 2020-01-16
Lekua: Pasai San Pedro 13. 20017 Donostia (Gipuzkoa) | Gipuzkoa
Ordua: 11:23 | 11:23

Laborategia 4 saiotan zatitzen da:

  • urriak 15, asteartea
    Ideiatik proiektura: buruan zerbait egiteko ideia baduzu baina oraindik guztiz definitu gabe baldin baduzu, edo zer egin bai baina nola ez badakizu, tailer honen bitartez ideiagintza prozesu bat biziko duzu, erreminta eta dinamika berritzaileak landuz eta egin nahi duzun proiektu hori definituz.
  • azaroak 12, asteartea
    Design Thinking: tailer honetan zerbitzu edo produktu bat diseinatzen arituko gara. Horretarako gero eta ezagunagoa den Design Thinking-ak eskaintzen digun metodologia ezagutu eta praktikan jarriko dugu, zure proiektu profesionalari edo pertsonalari forma emateko.
  • abenduak 10, asteartea
    “Canvas” negozio eredua: negozio edo proiektu bat martxan baduzu edo zerotik hasi nahi baduzu, “Canvas” erremintak erraztu egingo dizu zure proiektua definitzea eta bere osotasunean ikustea. Proiektu orori forma ematen lagunduko dion oinarrizko galdera batzuk era bisual eta dinamiko batean erantzungo ditugu saio honetan, gure estrategia eta ekintza plana definitzen lagunduz.
  • urtarrilak 16, osteguna
    Nola aurkeztu zure proiektua: tailer honetan ikasiko dugu nola aurkeztu zure proiektua; hau da, nola aukeratu mezu garrantzitsuenak, nola neurtu denbora eta nola azaldu entzuleak jakin nahi dituen atalak. Zatoz zure aurkezle doaiak praktikan jartzera!

Dinamizazioa: Mondragon Team Academy

  • Ordutegia: 17:00-20:00
  • Plazak: 20
  • Prezioa: DOAN

Hemen dituzu parte hartzeko irizpideak. Eta Ideietatik proiektuetarako ibilbidea ikastaroan izen eman nahi baduzu, sartu hemen!

Kontadoresek antolatutako laborategiei buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, eskainitako guztiak hemen daude bilduta. Eta edozein zalantza izanez gero dei ezazu 943483476 telefono zenbakira edo idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.