Data: 2019-11-25 | 2019-11-25
Lekua: GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea | Bizkaia
Ordua: 09:00 | 13:30
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak tailerra. Piper Txuriak, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea den Juanma Feito Guerrerok prestatu eta emango du tailerra.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalei ikuspegi eta erreminta pedagogikoak ematea: genero ikuspegitik abiatuz, hezkuntza formal zein informalean, gizon nerabeekin lan egitea errazten dutenak, hain zuzen ere.
Helburu zehatzak:
- Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
- Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
- Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
- Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
- Gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.
Metodologia:
Zuzendutako eztabaidaren bidez eta talde, bikote zein topaketa taldeetan oinarritutako metodologiak erabiliz, ikasketa esanguratsu eta adierazgarri bat bultzatuko da. Horrez gain, irakaslearen aldetik azalpen eta erakusketa teorikoak ere egingo dira.
Foileto informatiboa (pdf, 123 kb)
Ikastaroaren informazioa
- Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
- Noiz: 2019ko azaroaren 25ean
- Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara
- Hizkuntza: GAZTELERA
- Leku-kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 24 gehienez
- Izena emateko epea: azaroaren 4tik 15era
Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 4an indarrean jarriko dugun FORMULARIOa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: azaroaren 4tik 15era
- Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 24 gehienez
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
- Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.