‘Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz’ ikastaroa Bilbon euskaraz

Data: 2019-09-03 | 2019-09-03
Lekua:
Ordua: 11:26 | 11:26

Ikastaroa urriaren 1ean, 8an eta 15ean izango da. Izena emateko epea irailaren 9an zabalduko dugu.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz’ ikastaroa. Naiara Pérez de Villarrealek, Aholkularia eta Trebatzailea, Komunikazio eta marketing arduraduna Digitalden, prestatu eta emango du.

Ikastaroaren helburu orokorra da gazteek sare sozialetan duten jarduteko modua ezagutzea eta gazteengan duten eraginari buruz sakontzea.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Sare sozialek gazteei noraino eragiten dieten baloratzea.
  • Gazteekin lan egiten duten pertsonei sare sozialen fenomenoari buruzko eta sare sozialek gazteengan duten eraginari buruzko osagai teorikoak eskaintzea.
  • Eskaini ahal dizkieten aukera nagusiak ezagutzea.
  • Erabilera txarrak edo abusuzkoak ekar ditzakeen balizko arriskuak ezagutzea eta erabilera arduratsuaren alde orientatzea.

 Foileto informatiboa (pdf, 422 kb) (leiho berri batean irekitzen da)

  Formularioa indarrean jarriko dugu irailaren 9an

  • FORMULARIOA. Izena emateko epea: irailaren 9tik 20ra

 Edizioa: 

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea

Noiz: urriaren 1ean, 8an eta 15ean

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara

Hizkuntza: EUSKARAZ

Leku-kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

Izena emateko epea: irailaren 9tik 20ra

Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA da.

Ikastaroan parte hartzeko formularioa indarrean jarriko dugu irailaren 9an. Bete ondoren bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia). 

  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.