Gazte Sortegiak sormen laborategia, izen-ematea zabalik!

Gazte Sortegiak sormen laborategia, izen-ematea zabalik!

Data: 2018-04-03 | 2018-04-07
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Gazte Sortegiak, sormen laborategiaizeneko ekimenaren berri emateko idazten dizuegu.

* Kartela erantsirik & bideoa hemen (eta bertsio laburrean hau)

ZER?

  • Pazko-astean, apirilaren 3tik 7ra, 5 eguneko sormen egonaldia egingo da Kanpezuko Ibernalo landetxean. Egonaldiko egun bakoitzean sortegi bat landuko da, lau guztira:  bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak
  • Egonaldiaren ostean, 2018-2019 ikasturtean, sormen eskola abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxean

NOREKIN?

  • Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak gidatuko du Bertsoa jolas izeneko sortegia
  • Jon Basaguren musikari eta esatariak letradun musika landuko du Musikaz egin izenpean
  • Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak berriz antzerki teknikak landuko ditu Antzerki–aterki izeneko laborategian
  • Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan

NORENTZAT? 14-18 urte bitarteko 20 gaztek hartu ahalko dute parte egonaldian

ZERGATIK? Lagun artean sormena bizitzeko, gazte sortzaileen sarea elikatzeko eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragiteko. Denok barruan dugun sortzaileari hegoak emateko. Bizi sorkuntza!

NORK? Egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da

PARTE HARTU! Egonaldian izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik (100 €ko prezioa du)

INFO +: hemen – sortegiak@oihaneder.eus – 615 98 68 32

Interesa izan dezaketen zuen inguruko lagunei informazioa helaraztea asko eskertuko genizueke. Mila mila esker!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.