Gazte Sareko VII Topaketa urriak 25 - Alboan Elkartea GKE / VII Encuentro de la Gazte Sarea 25 de octubre - Alboan

Gazte Sareko VII Topaketa

Data: 2020-10-25 | 2020-10-25
Lekua: Arrupe Etxeko Ekitaldi Aretoan | Bizkaia
Ordua: 11:00 | 13:15

Martxorako aurreikusita zegoen topaketa atzeratu egin behar izan zuen Alboanek COVID-19 zela eta. Ordutik begirale taldeak gogoz egin du lan egoera honetara egokitzen den topaketa formatu berri bat proposatzeko eta jada badago data Gazte Sareko VII Topaketa urriaren 25ean, igandea, 11:00etatik 13:15era. Aurrez aurre eta streaming bitartez egingo da topaketa. Topaketaren ardatza kulturartekotasunaren ospakizuna egitea izango da eta baita mugikortasun-egoeran dauden pertsonei egiten diegun harrera lanketa. Txalaparta, rap, dantza eta sorpresa ugari egongo dira!

Aurrez aurreko parte-hartzea Bilboko eta Bizkaiko taldeetara mugatuta dago. Beste lurralderen batean bizi bazara, topaketa online jarraitzera gonbidatzen zaitugu ALBOAN TV bitartez. Streaming bidez ikusteko talde txikitan ere batu zaitezkete!

Aurrez-Aurre parte hartzeko, honako urratsak jarraitu:

  1. Bete formulario hau eta adierazi zenbat lagun joango zareten  taldetik. Plazak mugatuak dira, eta edukiera murriztua, beraz talde bakoitzarentzar hezitzaileez gain 5 taldekiderentzako lekua dago. PErtsona gehiagok parte hartzea nahiko bazenute oso garrantzitsua da nirekin aldez aurretik harremanetan jartzea dauden aukerak ikusi ahal izateko.
  2. Alboaneko arduraduna zurekin harremanetan jarriko da zuen parte-hartzea baieztatzeko. Berak ematen dizkizuen irizpideak jarraitu.

Online parte hartzeko gure Youtubeko kanalean topaketa ordutegian konektatzea besterik ez duzue egin behar… eta disfrutatu!

Ongi apuntatu!

Urriak 25ean 11.00etatik 13.15etara

Aurrez aurre: Arrupe Etxeko Ekitaldi Aretoan  (Aita Lojendio 2, 48008 Bilbo – Bizkaia)

Online:  https://www.youtube.com/user/ALBOANtv

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.