Gazte Klik Klak 2019 lehiaketa abian azaroak 4 arte

Gazte Klik Klak 2019 lehiaketa abian azaroak 4 arte

Data: 2019-09-16 | 2019-11-04
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Zurrumurruak, estereotipoak, tolerantzia, aniztasuna. Nola bizi du bere hiriko kultur eta gizarte aniztasuna gaztedi gasteiztarrak? Erakuts ieazaguzu, zure argazki edo bideoen bitartez, aniztasunaren zure ikuspuntua edota kulturartekotasuna aukera bezala hautematekoa. Elkarbizitza onaren aldeko eta aurreiritziak ezabatzearen aldeko hiri bat eraikitzen dutenek zer sentiarazten dizuten adierazi. Edota zure inguruan entzuten dituzun atzerriko jatorria dutenen gaineko zurrumurru eta estereotipo kaltegarriak nola desegingo zenituzkeen azal dezakezu ere. Parte hartu Gazte Klik Klak 2019 lehiaketa abian azaroak 4 arte!

Lehiaketaren ezaugarriak

  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 16tik azaroaren 4a bitartean, biak barne.
  • Lanak bidaltzea: email bidez edota aurrez aurre, pendrive, CD edo DVD formatuan.”
  • Lan kopurua: parte hartzaile bakoitzak lan bi besterik ezin ditu aurkeztu lehiaketara.Lan bakoitzak izenburua izan behar du. Izenbururik gabekoak ez dira lehiaketan sartuko.
  • Epaia: azaroko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
  • Sariak: lau pertsona saridun honako hornidurarekin:
    • 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
    • Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
    • Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
  • *Garrantzitsua: zabal ezazu informazioa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa, epaimahaiaren erabakia etab. Lehiaketaren oinarrietan (pdf).

Galderarik izanez gero gazteklikklak@gmail.com helbide elektronikora idatzi gaian Gazte Klik-klak 2019 adieraziz.

Inspiratu zaitez aurreko urteetako lanekin

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.