Data: 2017-04-25 | 2017-04-30
Lekua: | Bestela
Ordua: 19:00 | 21:00
Gehituren Emakumeen batzordeak abiatuko du apirilaren 25etik aurrera, Errealitate Lesbikoak mintzagai dituen film labur bat ekoizteko taillerra. Edozeinek parte hartu dezake apirilak 25etik ekaina bukaerarte luzatuko den ikastaro honetan. Hauek dira xehetasunak:
Informazio orokorra
Edonork parte hartu dezake
Dinamizatzailea: Raquel García León. Eskarmentu handia du film laburren grabaketan eta gidoien idazketan.
Tailerraren helburuak: Errealitate lesbiko baikorra erakutsiko duen film labur baten ekoizpena. Istorioan beste aniztasun motak azaltzea ere kontuan hartuko ditugu (arraza, funtzionalitatea…)
Prezioa. 5 euro Gehituko eta hitzartutako elkarteen bazkideentzat. 15 euros gainontzekoentzat
Partaide kopurua: Gehienez 15 partaide. Lehentasun, izen ematearen ordenaren araberakoa izango da.
Parte hartzeko diru-sarrera bat egin beharko da 2095 5092 09 1062552053 kontuan apirilaren 12a baino lehen kontzeptuan “FILM LABURRA” + zure izen abizenak adieraziz edo egoitzan bertan izena emanez. Ziurtagiria info@gehitu.org kontura bidali beharko duzue zuen izen abizenak, adina eta zuen sexua adieraziz.
Egutegia
Apirilaren 25etik Maiatzaren 30era 2 orduko 6 saio gidoia sortzeko, asteartetan, 19:00etatik 21:00etara.
Ekainak 6ean Grabaketa prestatzeko saio ba, 19:00etatik 21:00etara.
Ekainak 10-11 eta 17-18, grabaketa
Ekainak 13 eta 20, muntaia eta konponketak
Ekainetik abendura, hedapena
Tailerraren antolaketa. Zabaldu nahi diren ezagutza teknikoak
1 Irudiak mugimenduan. Zinemagintzako lanbideak. Gidoioa: egoerak, pertsonaiak, elkarrizketak…Oinarrizko egiturak
2 Zinemagintzarakon lengoaia: enkuadrea, konposaketa, argia, kolorea, mugimendua, musika, soinua…Kamara. Argiak eta itzalak. Argi artifiziala eta argi naturala
3. Gidoi teknikoa eta storyboarda
4. Soinua. Elkarrizketak, zaratak, musika. Soinu-grabaketarako praktikak. Wildtrack-ak eta giroak. Dekorazioa. Espazioen girotzea. Atrezzoa. Antzezleak. Zinemarako antzezlana.
5. Grabaketaren prestaketa: lan-taldeak, eginkizunak eta antolaketa. Grabaketa-egitasmoa. Grabaketa: planoz-plano. Lan-metodologia. Klaqueta. Errepikapenak eta zuzenketak.
6. Muntaia. Soinu eta irudien argitalpena. Erritmoa. Ordena. Iraupena. Transizioak. Ikuskatze-efektuak eta azken-ukituak