Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa

Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa

Data: 2019-06-17 | 2019-09-26
Lekua: Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek .

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek zer nolako eragina duten nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran. Guzti hau arriskuak gutxitzeko asmoz.

Helburuak:

  • Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.
  • Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.
  • Sare sozialetan eta beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.
  • Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.
  • Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa ere.
  • Pornografiak nerabeengan duen inpaktua ezagutzea eta hauek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko gakoak ematea.
  • Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera

Metodologia:

Teorikoa eta praktikoa. Zenbait eduki teoriko helarazteaz gain, mota askotako edukiei eta materialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoeta egiteko esparruak sortuko dira, banaka zein taldeka.

Parte-hartzaileen interesei eta beharrei etengabe egokitzeko, saio guztiak taldeko dinamika autoebaluatzaile baten bidez amaituko dira.

Komeni da parte-hartzaileek telefono mugikorra, tableta edo ordenagailu eramangarria izatea, datu mugikorrekin

Foileto informatiboa (pdf, 198 kb) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

Noiz eta non:

  • Lekua: Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea
  • Noiz: 2019ko irailaren 12an, 19an eta 26an
  • Hizkuntza: euskara
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2019ko ekainaren 17tik 26ra eta, lekurik geratzen bada, irailaren 2tik 6ra.

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko ekainaren 17an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2019ko ekainaren 17tik 26ra eta, lekurik geratzen bada, irailaren 2tik 6ra.
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 24 gehienez

gaztebehatokia@euskadi.eus

94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.