Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik - Se abre el plazo para participar en el Jurado Joven de la Semana de Cine de Terror

Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik

Data: 2020-09-28 | 2020-10-13
Lekua: Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Hamabosgarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 60 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 31. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 13 bitarte.

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko aukeratzen diren gazteak (60 pertsona) Antzoki Zaharrean elkartuko dira urriaren 30ean, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31.Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria”. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (60) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 30eko emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 31. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute. Emanaldiak komunikatuko dira urriaren 30eko saioan.

Izen ematea eta ezarritako epeak

Izena emateko Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) izena emateko fitxa bete.

Era berean, esteka horretan, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek etorriko direla baieztatu ahal izango dute.

Ezarritako epeak, honako hauek dira:

  • Izen emate epea: 2020ko irailaren 28tik urriaren 13 bitartean (biak barne).
  • Zozketa eguna: 2020ko urriaren 16a.
  • Hautatuak izan diren pertsonek parte hartuko dutela baieztatzeko epe muga: 2020ko urriaren 23a.
  • Emanaldiaren eguna: Urriaren 30a, 16:00etatik aurrera, Antzoki Zaharrean.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.