Belaunaldiarteko Zinema zikloa. Ciclo Cineforum Intergeneracional - El Carmen aretoa

Belaunaldiarteko Zinema zikloa

Data: 2019-10-09 | 2019-10-09
Lekua: El Carmen aretoa (Indautxu) | Bizkaia
Ordua: 18:30 | 20:35

Belaunaldiarteko Zinema zikloa, hainbat film luzeen emanaldia proposatzen duen ekintza kulturala da. Emanaldien ondoren, gaurkotasun-gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa faboratzeko helburuarekin, solasaldi-eztabaidak egongo dira. Zinema interkomunikazio tresna gisa erabiliz, adin eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko interakzio kulturala, ideien eta ikuspuntuen elkar trukea sustatzen dugu.

EL VIAJE DE SUS VIDAS
Paolo Virzì, Italia, 2017. Drama, 112 min

Ella eta John, bere seme-alaben eta medikuen zaintza asfixiagarritik ihes egiten ari dira, beraien karabana fidelean. Ibilbidean, algara nahiz larritasun uneak partekatuko dituzte, horrela,  bizitzarekiko pasioa eta besteenganako amodioa berreskuratuz. Emanaldiaren data: 2019ko urriak 9 asteazkena

GREEN BOOK
Peter Farrelly, EEUU, 2018. Comedia dramática, 130 min.

60. hamarkada. Tony Lip-ek, Don Shirley pianista beltz iaio eta trebearen gidari lanak egingo ditu, AEBko hegoaldean egingo duen kontzertu sorta batean. Arrazakeria eta aurreiritziei aurre egin beharko dieten bi pertsona dira, bizirauteko eta aurrera egiteko dituzten ezberdintasunak alde batera utziko dituztelarik. Emanaldiaren data: 2019ko azaroak 7 osteguna

MULA
Clint Eastwood, EEUU, 2018. Drama, 116 min.

Earl Stone, kiebra jo duen 80 urteko gizona, bere negozioa kentzeko zorian dago. Orduan erraza dirudien lana eskaintzen diote: gidatzea. Baina jakin gabe, Earl mexikar kartel batentzako droga-trafikatzailea bilakatzen da. Emanaldiaren data: 2019ko azaroak 28 osteguna

VIVIR DOS VECES
María Ripoll, España, 2019. Comedia dramática, 101 min.

Emiliok, Juliak, bere alaba, eta bere iloba Blancak aldi berean zentzugabea eta argigarria den bidaia hasten dute. Emilioren memoria guztiz huts egiten hasi arte, bere gaztaroko amodioa bilatzen lagunduko dio haren familiak. Bidean, tranparik gabeko bizitza berri baten aukera aukituko dute. Emanaldiaren data: 2019ko abenduak 19 osteguna.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.