Data: 2019-10-29 | 2019-11-26
Lekua: Pasai San Pedro 13 I 20017 Donostia (Gipuzkoa) | Gipuzkoa
Ordua: 20:30 | 09:20
Argazkilaritza urbanoa gauez! Hasiberriei zuzenduriko ikastaro honetan, argazkiak eskuzko eran ateratzen ikasiko dugu. ISO-a, diafragma eta abiadura landuko ditugu era oso praktikoan. Teoria gehiena lehen egunean ikusi ondoren, kalera irtengo gara argazkiak gauez ateratzera, ikastaroa ahalik eta baliagarri eta dibertigarriena izan dadin. Azken txanpan argazkien ukitua ere landuko dugu Adobe Ligthroom programarekin, gure argazkiak hobetzeko asmoz.
- Dinamizazioa: Ura Iturralde
- Datak: Urriak 29 eta azaroak 5, 12, 19 eta 26
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Eguna: Asteartea
- Plazak: 10
- Prezioa: 15€
Hemen dituzu parte hartzeko irizpideak. Eta Argazkilaritza urbanoa gauez ikastaroan izen eman nahi baduzu, sartu hemen!
Kontadoresek antolatutako laborategiei buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, eskainitako guztiak hemen daude bilduta. Eta edozein zalantza izanez gero dei ezazu 943483476 telefono zenbakira edo idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora