Zurrumurruak desegiten

Zurrumurruak desegiten

“Etorkin gehiegi ditugula” entzuten dugu… baina Euskadin dagoen etorkin kopurua uste duguna baino hiru aldiz txikiagoa da, ikerketen arabera. Zurrumurruak desegiten

“Etorkinek gizarte-laguntza gehiegi jasotzen dituztela” entzuten dugu… baina, esaterako, atzerritarren %7ak soilik jasotzen ditu sei urte baino gehiago irauten duten laguntzak; hau da, bertakoek baino sei aldiz gutxiago.

“Etorkinek matxismoa areagotzen dutela” entzuten dugu… baina, adibidez, latinoamerikako emakumeek egindako lanei esker ahaldundu ahal izan dugu bertako emakumeok, neurri batean.

Eta behin eta berriz esaten digute “etorkinen erruz lan baldintzak kaxkartzen dizkigutela”… baina pozik egongo al dira etorkinak, bertakoei baino gutxiago ordaintzen zaielako? Zurrumurruak desegiten

Gazte Borrasten etorkinenganako zurrumurruak desegiten saiatu gara Biltzen zerbitzuko Miguel Muñozekin. Egunotan, ikastaro bat burutzen ari da Biltzen beste eragile batzuekin batera Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta, galdera honen inguruan”¿Cómo combatir prejuicios y rumores hacia la inmigración desde la acción educativa con jóvenes?”.

Zurrumurruei aurre egiteko prest al zaude?

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .