Zer da zuretzat hezkidetza? Galdetegia sortu dugu jakiteko! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zer da zuretzat hezkidetza? Galdetegia sortu dugu jakiteko!

Ba al dakizu zer den hezkidetza? Ezagutzen duzu hezkidetza lantzen duen proiekturen bat?

Zer da zuretzat hezkidetza? Galdetegia sortu dugu jakiteko! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskadiko gazteek hezkuntza formalean ematen den hezkidetzaren gainean dituzten ezagutzak, usteak eta proposamenak biltzeko proiektu bat egin nahi du. Honek, EGK-ko hezkidetzari buruzko diskurtso bat osatzeko eta ateratako ondorioekin datorren urteetako proiektuak diseinatzeko balio dezan.

Diskurtso hori osatzeko, galdetegi bat prestatu dugu eta zuk galdetegi horretan parte har dezazun nahi dugu. Animatzen? Hona hemen galdetegiaren esteka!

Erantzun galdetegia!

Informazio gehiagorako:

94 443 61 43/ berdintasuna@egk.org

Zer iruditzen zaizu proiektua? Edozein ekarpen, proposamen edo galdera izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin! Eta ez pentsa hezkidetza soilik honekin landuko dugunik. Aste Santuko oporren ostean informazio gehiago!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .