Zer da zuretzako Bizikidetza? Zatoz bake lantaldera! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zer da zuretzako Bizikidetza? Zatoz bake lantaldera!

Hainbat izan ziren EGK-ko bakea eta bizikidetza lan-arloak 2017an eginiko ekintzak: Gazteak eta bakea liburuaren aurkezpena, Gazteon aukera dokumentalaren proiekzioa, #GazteokBizikidetzan ekitaldia, Saharako errefuxiatuen kanpamentura bidaia, Indarkeria politikoa eta giza eskubideak euskal literaturan jardunaldia, Iragan hurbilaren memoria eta giza eskubideak lantzeko ekintzakGuzti horiek bake lantaldearen ekarpen eta proposamenei esker eraman dira aurrera.

Zentzu honetan, aurten ere, bake lantaldea EGK-ko bakea eta bizikidetza lan-arloaren motore izatea nahi da. Alde batetik, 2017an hasitako hainbat proiekturi jarraipena emateko; eta, bestetik, 2018rako planteatzen diren erronka berriak eztabaidatzeko, besteak beste: iragan hurbilaren memoriaren transmisioa, pertsona errefuxiatuak, aniztasun erlijioso eta kulturala, bidegabekeria eta diskriminazio forma berriak…

Ez dago gaiaz gehiegi jakin beharrik, are gutxiago aditua izan beharrik. Gaiarekiko interesa izatea eta norberak bizi izandako egoeretatik proposamenak egitea da garrantzitsuena. Guztion artean ideia eta espazio berriak eraikitzen joateko.

Beraz, gaia interesekoa baduzu eta zure bizi-esperientzian oinarritutako zeresanik baduzula uste baduzu, animatu eta pasa zaitez EGKtik!

Hurrengo bilera martxoaren 1ean izango da EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia kalea 44, behea) arratsaldeko 18:00etan.

Gogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Info +:

943.42.97.67

bakea@egk.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .