Nahi dugun unibertsitatea

Nahi dugun unibertsitatea, zure UPV-EHU eredua proposatu azaroan egingo diren bi topaketetan

NAHI DUGUN UNIBERTSITATEA! ikerketa-ekintza antolatuko da azaroan UPV/EHUko bi campusetan: 24an Gasteizen eta 25ean Donostian eta ikasle guztiei irekita. Dinamika parte-hartzailea izango da, unibertsitatea elkarrizketaren, partaidetzaren eta ekintzaren bidez eraldatzen laguntzea helburu duena. Prozesuaren lehenengo atalean, ikasleen arteko bi elkarrizketa topaketa burutuko dira Open Space dinamika tresna erabiliz. Topaketa hauetan, unibertsitatean azaltzen diren arazoak mahai gainean jarriko dira ikasleen ikuspuntutik. Animatu eta zure UPV-EHU eredua proposatu!

Elkarrizketa topaketetan jasotako ondorio eta informazio guztia dokumentu batetan jaso egingo da eta UPV/EHU-ko ikasle guztiei bidali. Urtarrileko azterketen ondoren, espazio bat sortuko da dokumentuari ekarpenak egin ahal izateko eta bertan jasotakoa eztabaidatzeko. Bigarren lauhilabetekoan zehar, topaketa handi bat proposatuko da nahi dugun unibertsitatea eredua zehazteko eta hori lortzeko burutu nahi diren ekintzak zerrendatzeko.

Hauek dira topaketen xehetasun guztiak:

ARABAKO CAMPUSA. Azaroak 24. 15.30etatik-19.30etara. Gizarte Langintzako UE, 3.ikasgelan.

GIPUZKOAKO CAMPUSA. Azaroak 25. 15.30etatik-19.30etara. Carlos Santamaría eraikinean, Andrestegi aretoan.

Euskadiko Gazteriarekin Kontseiluarekin batera, Gune Irekiak ikerketa taldeak eta Donostia 2016 Europako Hiriburu Kulturala ere badira antolatzaileak; UPV/EHU bera, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaileak direlarik. Guztiek ikasleen parte-hartze handiena espero dute eta deialdi hau fakultateetako ikasleen artean ahalik eta gehien zabaltzea eskatu nahi dute, bereziki ikasgeletako ordezkarien artean hauek informazioa ikasleei ahalik eta zuzenen bideratzeko.

Edozertarako, Xavier Minguez antolatzailearekin jar zaitezkete harremanetan: emailez xavier.minguez@ehu.es helbidean edo 696 578700 telefonoan.

Nahi dugun unibertsitatea

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .