tertulia mensual de jóvenes

(Adi! Data zuzenketa!) Zuen irrati-tartea izatea gustatuko litzaizueke?

Noizbait bururatu zaizue zuen irrati-tartea izatea?

Zuen elkarte edo kolektiboa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kidea bada, EGK-tik Tas Tas irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan zuen espazio finkoa izan dezakezue. 97FMan sintonizatu daiteke Bilbon, eta www.tas-tas.org web atarian edonondik.

Aldizkako zutabe batekin, hilean behingo elkarrizketa batekin edo zuen mahai-inguru propioekin (ala bestelako proposameneik) kolaboratzera animatzen baldin bazarete, apuntatu:

Urtarrilaren 21ean, astelehena,19.00etan, bilera bat egingo dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44; Indautxuko metro geltokitik nahiko gertu). (Mesedez, bilerara etorriko zareten konfirmatu. komunika@egk.eus. Konfirmazio nahikoa ez badago, bilera atzeratuko dugu).

Nola parte hartu dezakezue Gazte Borrasten eta, bide batez, irrati komunitario batekin elkarlanean aritu, proiektua posible egiten duten gainontzeko kolektiboekin harremanetan egon eta beste komunikazio eredu bat sustatu? Horiek dira, besteak beste, bilerarako proposatzen ditugun gaietako batzuk.

Zer, animatzen al zarete?

Urte berrian, uhin berriak.

PD1: Ez kezkatu formakuntzagatik: arazo teknikoekin lagunduko zaituztegu (teknikak gainditzen gaituenean izan ezik…).

PD2: Informazio gehiago nahi baldin baduzue edo ezin baldin bazarete bilerara hurbildu, idatzi komunika@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 945 22 06 01 telefonora  -galdetu Itsasogatik-.

PD3: Honetaz ari garela… zuen elkartea irratian iragarri nahi baldin baduzue, Tas Tas irratiak aukera pilo bat eskaintzen dizkizue. Ezagutu itzazu hemen. Ez zara damutuko!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.