Zubideiak

Zubideiak Gune Irekia

Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Galdera horixe da Zubideiak Gune Irekiaren abiapuntua. Talde eragilearen ustetan “euskara izan daiteke, testuinguru honetan, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi”. Ariketa soziala burutuko da euskaraz, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta. Nolakoa izango da maiatzaren 7ko jardunaldia?

Batzarra gune irekiko metodoaz egingo da Leioako Campusean 9:30etik 18:00etara. Hasieran bakoitzak nahi dituen gaiak proposatu ahal izango ditu eta denon artean lortutako adostasunetik aterako da Zubideiaken agenda. Ondoren gai bakoitza 90 minutuz landuko da. Eta ez arduratu umeekin baldin bazatoz jolasteko gunea izango dugu-eta! Amaieran irtendako ideia guztiekin txosten bat aterako da eta bertan egongo dira jasota Gune Irekian konpartitu diren gai guztiak ere.

Hauek dira, momentuz, Zubideiakeko Talde Eragilera batu direnak: Unesco Etxea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa, Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Mintzanet, Bergarako Udala, Ekin Emakumeak elkartea, Amig@s del Open Space. parte hartzeko beraien arrazoiak azaldu dituzte gainera

  • Non? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)
  • Noiz? Maiatzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.
  • Izen emateko: Fomularioa bete hemen, mesedez (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)
  • Matrikula (katerina barne): 10 €, Ordainketa eskuz tokian bertan.

Zubideiak gune irekiko banerra

Zer aterako da elkarrizketa edo ariketa sozial honetatik? Zubideiaken txostena euskara-bizikidetza harremanaren agenda eguneratua izango da, euskara eta bizikidetzaren arteko harremanari buruzko lagin erreal bat, bi arrazoirengatik:

  • Elkarrizketa honetan parte hartuko duten pertsonen izaera anitzagatik. Horregatik da helburu nagusienetako bat, adibidez, parte hartzaileen %30ak gutxienez euskaraz ez jakitea. Zubideiak ekimenean erabat ezberdinak diren eragileak ari dira elkarrekin lanean
  • Elkarrizketa bera gauzatuko den moduagatik; modu irekian. Ezberdintasunetatik abiatuta, jarrera kolektiboa indartzen du gizarte elkarrizketa honek. Zubideiakek elkarren artean erlazionatzeko eta gai sozialei heltzeko modu eraikitzailea bultzatzen du. Elkarrizketa dugu oinarri eta ikuspegi ezberdinak gure arteko zubiak sendotzeko. Beste gizarte eredu bateranzko urratsak emango ditugu: euskara, aniztasuna eta bizikidetza ditugu ardatz.

Edozein zabaltza izanez gero idatz ezazu zubideiak@gmail.com helbidera edo deitu 674 34 57 56 zenbakira. Informazio gehiago behar baduzu kontsulta ezazu!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .