Euskal Herrian 3.000 baino gehiago dira, baina... zer dakizu eskautei buruz?

Euskal Herrian 3.000 baino gehiago dira, baina… zer dakizu eskautei buruz?

Scouting hitzak, ingelesez, esploratu esan nahi du. Duela ehun urte baino gehiago sortu zen Eskaut mugimendua. Orain, ehun urte geroago, 165 herrialdetan zehar barreiatzen da. Kalkulatzen dutenez, 30 miloi eskaut daude munduan. Euskal Herrian 3.000 baino gehiago dira, baina guk… zer dakigu eskautei buruz? Euskalerriko Eskautak-Bizkaia federazioko Irune Lópezek gerturatu gaitu eskaut mugimendura!

Horrez gain, gazte boluntarioen astialdi taldeek uda honetarako prestatu dituzten ekintzen eskaintza ezagutu dugu, eta HALA komunikazioa BEDI konponbidea jardunaldien berri jaso dugu ere.

Hemen duzue Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioaren azken audioa! Ea honek zertxobait gehiago argitzen dizun!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .