Zatoz gazteon langabezia eta prekarietateari aurre egiteko zure ideiak proposatzera

Azken urteotako arazorik larriena gazteon langabezia dela entzuten dugu nonahi, baina… zer egin beharko lukete instituzioek arazoari aurre egiteko?

Gasteizen Gazte Enplegu Foroa antolatu da III.Gazte Planaren planifikazioaren ardatzetako bat bezala. Gazte Enplegu Foro horretan gazteon ahotsa presente egon dadin eta gazteok egin behar ditugun proposamen eta iritziak gainerako enplegu eragileek eta Udaletxeak entzun ditzaten, elkarte ezberdinetako gazteak elkartuko gara datorren asteartean, ekainak 18, 17.00etan Gasteizko EGKren egoitzan (Ramiro de Maeztu 15, behea. Arkupeetan).

Bilera honetan hiru gauza egin nahi ditugu:
1/ Gasteizko gazte enplegu politiken hausnarketa xume bat gazteon ikuspuntutik.
2/ Udalaren Gazte Enplegu Foroaren lehen bileran ateratako ondorioen irakurketa gazteon ikuspuntutik (bertan gazte eragile pare besterik ez ginen egon, eta besteok zer deritzozuen jakiteko).
3/ Foroaren bigarren bilerarako proposamenak, hausnarketak, iradokizunak, ideiak… batu (21ean izango da bilera hori eta hartara gazteon ahotsa eraman ahal izateko)

Eta azkenik… ahal izatekotan Gazteizko Gazte Enplegu lan taldeari forma ematen joan!!!

Mesedez, etortzekoak bazarete bidali mail bat bizibaldintzak@egk.eus helbiderea edo deitu 945 22 06 01 telefonora.

Parte-hartzera animatu zaitezten espero dugu!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .