Zatoz #FormakuntzaDualaEzagutzen jardunaldira! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zatoz #FormakuntzaDualaEzagutzen jardunaldira!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK), Formakuntza Dualaren inguruan gazteon iritzia jasotzen jarraitzeko asmoz, irailaren 13an, Donostian #FormakuntzaDualaEzagutzen jardunaldia burutuko dugu.

Gazteen bizitza-proiektu duina zailtzen duten faktoreak enplegu urria, kalitate gutxikoa eta lan baldintza prekarioak dira. Horren aurrean eredu berriak azaleratzen ari dira, tartean, formakuntza duala. Gero eta ohikoagoa da prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzean oinarritzen den hezkuntza jarduera. Horregatik, gazteentzako zein nolako aukerak eskaintzen dituen jarriko dugu mahai gainean. 

Formakuntza duala gai garrantzitsua bihurtu da EGKrentzat. Europa mailan erreferente den formazio-eredua da eta aspaldian errotzen ari da EAEn. Horregatik, gazteen iritzi eta proposamenetan oinarrituz irtenbideak bilatzeko baliagarriak diren espazioak sortzen jarraitu nahi dugu. Lanean gaude jada, maiatzaren 3an #GasteizGazteaEraikitzen jardunaldiak barneko Hiruburua jardunaldia izan zen lehenengoa. Oraingoan irailaren 13an, 17:30ean Donostiako Ekonomia eta Enpresa fakultatean  elkartuko gara.

Formakuntza Duala Hiruburua

Jardunaldia Hiruburu formatuarekin erabilita egingo da, hau da, hainbat profil batuz eta ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak elkartrukatuz, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea sortuko da. Horretarako, gazte, ikasle, irakasle, teknikari eta politikariak batuko dira. Hainbat profil elkarrekin batzeak Formakuntza Dualaren indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko aukera eskainiko du.

Formakuntza duala ikasketak eta lan munduaren arteko zubiak eraikitzen lagunduko duen sistema bat dela aurreikusten denez, zure iritziarekin osatu nahi dugu. Animatu eta parte-hartu jardunaldia, horretarako FORMULARIO hau betez edota bizibaldintzak@egk.org era idatzita eman izena.

Hiruburua hiru zatitan banatuko da:

  • EGK-k Formakuntza Dualari buruzko sarrera bat egin eta jardudnaldiaren metodologia eta helburuak azalduko ditu.
  • Gaia hainbat mahaitan landuko da gazte, teknikari, irakasle eta politikarien presentziarekin. Bertan landuko dituzte planteatutako galderak.
  • Ondorioak azaldu eta elkarbanatu egingo dira.

Gogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan! bizibaldintzak@egk.org helbidera idatziz edo 945220601 telefono zenbakira deituz.

2 iruzkin “Zatoz #FormakuntzaDualaEzagutzen jardunaldira!”

  1. Uxue says:

    Eguerdi on,
    Zein izango litzateke jardunaldiaren iraupena?

    1. EGK says:

      Kaixo Uxue!
      Ekitaldiak gehienez ordu eta erdi iraungo du. Ea bertan ikusten garen!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.