Yes, We Fuck! #BazterretikErdira zineforumeko bigarren filma. Yes, We Fuck! segunda película del cine fórum #BazterretikErdira - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Yes, We Fuck! #BazterretikErdira zineforumeko bigarren filma

Lehen zineforumean lortutako emaitzek helburua indartu dute eta aurrera goaz. Gogotsu gainera. #BazterretikErdira proiektuak helburu argia du: sexualitatea eta honen aniztasuna filmek nola islatu duten aztertzea ondoren taldean eztabaidatzeko. Bide horretan, datorren maiatzaren 28an hitzordu berria proposatzen dizugu Yes, We Fuck! ikusi eta bertan jorratutako guztia elkarrekin komentatzeko. Aurrekoan bezala, giro apartean Bilboko Kubrick-en 18etan. Eman izena hemen!

Yes, We Fuck! maiatzaren 28an

Aniztasun funtzionalaren eta sexuaren gaineko sei istorio hauetan, errealak eta anitzak, sexua pertsonen eskubide indibidual eta kolektiboen aldeko plazer-arma da. Aniztasun funtzionala duten pertsonengatik sexualitateak egin dezakeena aztertzeaz gain aniztasun funtzionalak giza sexualitatearekiko zer gehi dezakeen lantzen du. Proiektuak mugak gainditzen ditu; gorputzari, sexualitateari eta aniztasun funtzionala duten pertsonei buruzko eztabaidarako plataforma paregabea da.


Edozein zalantzarekin berdintasuna@egk.eus helbidera idatzi edo 94 44 36 143 / 615 749 929 (Irati) zenbakira deitu. Eta ez ahaztu! Eman izena hemen.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

#BazterretikErdira zineforuma

Aurreko albistean esan genizun bezala, #BazterretikErdira zineforumean lau saio egingo ditugu. Lehenean Bar Bahar filma ikusi genuen eta ostean filmean sexualitatearen aniztasuna nola islatu den komentatu genuen. Hurrengo saioak honakoak dira, agendan tartea gorde dezazun:

  • Irailak 24: Carmen y Lola (2018)
  • Azaroak 26: Girl (2018)

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.