Convocatoria para renovar

Webgunea berritzeko deialdia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere webgunea berritzeko deialdia egin du, baita albiste buletina sortu, .eus-era migrazioa egin eta sare sozialen kudeaketan laguntzeko pertsona, elkarte edo enpresa baten bila dabil. Proiektua hurrengo hilabeteetan garatuko da EGK-ko lan talde eta Batzorde Iraunkorrarekin batera. Interesa duten guztiek bere proposamena bidali dezakete 2015eko irailaren 15eko eguerdiko 12.00ak baino lehen “EGK-ko webgunea” gaiarekin komunika@egk.eus helbidera bidaliz.

Hauek dira deialdiaren xehetasun guztiak:

Webgune berriaren eskaerak

Dokumentuan esaten den bezala, aurkezten diren proposamenen artean, ezaugarri hauek baloratuko dira:
• Atal teknikoa, planteatzen den proiektua nola egingo den azalduz: zer, nola, ze langileekin, noiz…
• Aurretik egindako antzeko lanak.
• EGKren ibilbidearen ezagutza.
• Aurrekontua.

Aurkezten diren pertsona edo enpresen inguruan, ezaugarri hauek baloratuko dira:
• Pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
• Bai gaztelaniaz bai euskaraz primeran lan egiteko gaitasuna.
• EGKren kidea den entitatea izatea.
• Ekintza honetatik sor daitekeen etekin ekonomikoa elkartera itzultzea.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .