UTZI EZAZU BEHAR EZ DUZUNA… ETA LORTU BEHAR DUZUNA! Igandean, truke azoka Usurbilen

KartelaEtxean zenbat gauza dituzu, ongi egon arren erabiltzen ez dituzunak? Zenbat, beste norbaitek gustora hartuko lituzkeenak? Ba hemen duzu aukera…

EKARRI EZAZU BEHAR EZ DUZUNA ETA BEHAR DUZUNA ERAMAN!

Deshazkunde mugimenduak* truke azoka antolatu du. Hitzordua irailaren 26an izango da (igandea), Usurbilen.

Merkatu honen bitartez, gure benetako beharren araberako elkarren arteko trukea sustatu nahi du Gipuzkoako Deshazkunde taldeak, gauza bakoitzak guk geuk ezartzen diogun balioa baitu!

Truke azokaz gain, eztabaidarako eta ezagutzarako aukera polita izango da Usurbilen. Hain zuzen, krisialdira eraman gaituen eredutik kanpo, justizia sozial, ekonomiko eta ekologikoan oinarrituriko alternatiba ugari gertutik ezagutzeko aukera.

Banka etikoa

Energia berriztagarriak

Bioeraikuntza                 

Elikadura burujabetza

Kontsumo arduratsua 

Birziklapena

Deshazkundea


Zure parte-hartze eta ekarpenen zain gaude! Horretarako…

  • Behar ez dituzun gauzak eta zure jakintzak trukera ekarri.
  • Gure egunerokotasunean txertatu daitezkeen alternatiba errealen inguruko eztabaidetan parte hartu.
  • … eta gero gerokoak!

* Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gipuzkoako Deshazkunde taldean parte hartzen du.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .