Urtxintxa Eskolaren Aisialdi Zuzendari

EGK aurkezten Urtxintxa Eskolaren Aisialdi Zuzendari ikastaroan

Otsailaren 11an Urtxintxa Eskolaren Aisialdi Zuzendari ikastaroko ikasleei Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) aurkezten egon zen Berdintasun teknikaria. Elkartegintzan sakontzeko prestatutako egunean, Gazteen Gurutze Gorria eta Atara Zarata Antzerki taldeak ere euren proiektuak aurkeztu zituzten pasa den aste bukaerako ikastaroan.

Aurkezpenaren abiapuntutzat “zeintzuk dira, zure ustez, Euskadiko gaztediaren hiru arazo nagusiak?” galdera hartu zen. Aukera orokorrago bat har zitekeen, baina denbora urrea da eta aurkezpen gehiago zeuden. Partaideek beraien aurkezpena egin eta identifikatutako arazoak mahaigaineratu ahala hauek EGKren lan-arloen mapan kokatuz joan zen Berdintasun teknikaria.

Ondorioa argi zegoen: arazo guztiek egun jada EGK-k dituen lan-arloetako diskurtsoren baten txerta zitezkeen edota jada nolabait lantzen hasi den arlo bati egiten zioten erreferentzia, besteak beste, etxebizitza aukera eta eredu alternatibo falta, lan duinaren beharra edo bizikidetza hobetzeko esparru gisa.

Gauzak horrela, argi ikusten zen EGK arazo hauei nahiz beste batzuei gazte proposamenen bitartez erantzuna emateko entitatea zela.

Honen ondoren, lan-arloez nahiz hauen azken urteetako hainbat proiektu interesgarriren berri eman zitzaien, proiektuetako ondorio ziren hainbat txosten ere erakutsiz.

Hitzaldi hau emateko proposamena Urtxintxa Eskolatik bertatik etorri zen, elkartegintzaren mapan EGK kokatzea eta hau osatzen duten elkarteak zeintzuk diren jakitea garrantzitsutzat jotzen baitzuen.

EGKren parte den elkarte bateko partaide bazara edo zure elkartean gure lanaren berri ematea nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar!

Harremanetarako:

  • Posta elektronikoa: egk@egk.org
  • Telefonoak:
    • Bilbo: 944.43.61.43
    • Donostia: 943.42.97.67
    • Gasteiz: 945.22.06.01
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .