Pertsona gazteon ideia politikoekin lotuta, giza eskubide urraketaren aurka

Zatoz urtarrilaren 22an Gazteriaren Kontseiluaren etorkizuna eraikitzera (EGK-ko elkartee deia)

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideok hitzordu garrantzitsua dugu urtarrilaren 22an. Zatoz etorkizuna eraikitzera!

Bere garaian Gazteriaren Kontseilua (EGK) eratzeko Eusko Legebiltzarrak adostu zuen legea aztertuko dugu, eta arau hori aldatzeko proposamenak egin. Modu honetan, etorkizunean zer nolako gazte-erakundea nahi dugun zehazten jarraituko dugu. Zuk ere euskal gazte elkarteen koordinakundearen berrikuntza prozesuan parte hartu nahi baduzu, gogoan izan:

  • NOIZ: urtarrilaren 22an, asteazkena, 16.00etatik 19.30etara.
  • NON: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bilboko egoitzan (Autonomia 44, behea).
  • ZER: EGK-ko legea eta etorkizunari buruzko lan-topaketa.

Etorriko bazara, aldez aurretik jakinarazi, erabiliko ditugun dokumentuak zuri bidali ahal izateko, zuk ere aldez aurretik landu ahal izan ditzazun. Eskerrik asko!
koordinatzaile@egk.eus / gure telefonoak

Ez galdu aukera eta urtarrilaren 22an zatoz etorkizuneko EGK eraikitzera!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .