Udan, jai giroan, oporretan. Uneoro eta ozen #GukEzetz - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Udan, jai giroan, oporretan. Uneoro eta ozen #GukEzetz

Uda iritsi zen orain dela pare bat aste eta horrekin aisialdirako denbora gehiago: kontzertuak,  oporrak, txangoak, herri eta hiri askotan jaiak edo musika jaialdiak. Aukerak ez dira gutxi. Jada guztiz sartuak gaude  jai giroan. Hainbat jai, hainbat giro. Esaterako, sanferminak Iruñan eta BBK Live musikaldia Kobetamendin. Helburua beti berdina: ondo pasatzea. Eta hor, zoritxarrez oraindik, badago lana egiteko. EGKtik oso argi dugu: uneoro eta ozen #GukEzetz. Udan, jai giroan, oporretan eta edonoiz.

Duela astebete aurkeztu genuen Indarkeria Matxistari #GukEzetz kanpaina. Berdintasun lan-arlotik gidatutako proiektu honen helburua gazteon jarrera argi uztea da. 2016an Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa onartu genuen eta ordutik ia 70 aldiz aktibatu behar izan dugu. Sekulako astakeria iruditzen zaigu, eta, aldatzeko behar eta gogo horretatik dator kanpaina. Kultura arloko aurpegi ezagun zein gazte edo gazte-elkarteen posizionamendu publikoa izan du helburu kanpainak. Hamaika ekarpen, ahots bakarra. Euskadiko gazteok Indarkeria Matxistari #GukEzetz diogu, emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizartea dugulako helburu. Oraindik garaiz zaude zure ekarpena bidaltzeko, bai argazki edo bideo bidez

Emakume eta gizonen arteko Berdintasunean oinarritutako gizarte bat dugulako helburu, Indarkeria Matxista gizarteko lakratzat dugulako eta honi erantzun kolektiboa eman behar zaiolako. Izan ere, hau ez da arazo puntuala. Guztioi eragiten digu: emakume zein gizon; zahar zein gazte.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .