Udazken Gaztea Gasteizen: Gazte Astea eta beste ekintza asko!

Udazken Gaztea Gasteizen: Gazte Astea eta beste ekintza asko!

Udazkena gazteena izango da Gasteizen! Udalaren III. Gazte Planak, garatzen dituen gazteria politiken barruan, udazken honetarako hainbat ekintza antolatuko dira (Gazte Astea, Gazte Plaza eta Sorburu 2014) hiriaren gazteen parte-hartzea eta sormena bultzatzeko helburuarekin. Ekimen batzuk, Gazte Planak martxan jarriko ditu; eta beste batzuk, berriz, Udalaren Gazteria Atalak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin daukan hitzarmenetik sortzen dira. Hasteko, EGK-k antolatzen duen Gazte Astea izango dugu, gero Gazta Plaza eta, bukatzeko, Sorburu 2014.

EGKren aldetik, ekintzak Gazte Topa taldearekin batera urriaren 13tik 25era egingo dira Gazte Astea izeneko ekimenaren barruan. Tailerrak, zinea, hitzaldiak eta bi ekintza nagusi, 3 Hiruburuak (politikari, gazte eta teknikarien arteko topaketak) eta 25ean egingo dugun azken jaialdia.

Gazte Astearen ekimen erakargarrienak HIRUBURUAK izango dira (urriak 14, 16 eta 22): Gazteak eta ENPLEGUA, ETXEBIZITZA eta PROIEKTU AUTOGESTIONATUEN inguruan hitz egiteko izango dira. Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde dira: POLITIKARIAK, TEKNIKARIAK eta zu bezalako GAZTEAK, ideiekin eta parte-hartzeko gogoekin. Gazteei zuzendutarko neurri zehatzak landuko dituzten dinamika ireki eta parte-hartzaileak izango dira, bertan iritzia eman eta eztabaidatu ahal izango da. Bai akordioak, bai desadostasunak gainditzeko egiten diren proposamenak ondorioetan jasoko dira eta hauek arlo bakoitzeko udal arduradunei eramango dizkiegu. Gazteon ahotsa politika publikoetara helaraziko dugu! Hauen informazio guztia, esteka honetan ikusi.

Ekintza guztiak doakoak izango dira! Izena ematea oso erraza da: formulario hau bete, email bat bidali zure datuekin eta parte-hartu duzun ekintzarekin gasteiz@egk.eus helbidera edo 945-22.06.01 telefonora deitu.

Gazte Astearen ondoren, Gazte Plazaren txanda iritsiko da, zazpi topaketa kirola eta emakume gaztea, gazte boluntariotza eta ekonomia alternatiboak bezalako gaiekin (urriaren 30etik azaroaren 18ra arte). Udazken gaztea azaroaren 15ean itxiko da Sorburu 2014 ekintzarekin, gazte sortzaileen arteko topaketa bat eta Iparralde Gizarte Etxean egingo dena. Esteka honetan egitarau osoa ikus dezakezu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .