Udaran, astialdia astindu!

Oraindik ez duzu udarako planik? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitan astialdi hezitzaileko taldeak koordinatzen dituen Astialdi Foroak hamaika proposamen ditu zuretzat. Dagoeneko kaleratu du 2010eko udaleku, kanpaleku eta beste hamaika opor-ekintzen agenda, ezizenez desplegablea. Hiru dauzkazu: EAEko lurralde bakoitzeko, bat (ekintzen antolatzaileen jatorriaren arabera). Kanpaldi tradizionalak, ingelerazko udalekuak, opor ibiltariak, atzerrira ihesaldiak, auzolandegiak… hamaika aukera daukazu zure zain; eta zu, zeren zain zaude?

–  Arabako desplegablea.
Bizkaiko desplegablea.
Gipuzkoako
desplegablea.

Astialdia astindu!  

P.D.: Desplegable hauek, kanpaina handiago baten baitan argitaratu dira: alegia, Mundua txikituko duen belaunaldia proiektuaren bihotzean. Gehiago jakin nahi baduzu…

Mundua txikituko duen belaunaldia kanpainaren logoa. Lotura bat du.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .