Uda ikastaroan eta Youth Lab ekimenean parte hartu dugu - EGK

EGK-k UPV/EHUren bi ekintzatan parte hartu du: euskal gazteen inguruko uda ikastaroa eta Youth Lab ekimena

Azken astean, EGK UPV/EHUren bi ekitalditan izan da. Alde batetik, Itsaso Anduezak, EGK-ko presidenteak, Arartekoak antolaturiko uda ikastaroan parte hartu zuen. ‘Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzeaarekin lotutakoak’ izenarekin, gazteriaren lan egiten duten hainbat eragilek gaiaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten.

Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzeaarekin lotutakoakTopaketan, Pernan Goñi margolariak hitz egindakoaren hainbat marrazki egin zituen (besteak beste, Itsaso Anduezak emandako mezua laburbiltzen duena eta albistearen irudia dena). Ikastaroan ere Arartekoak euskal gazteen zailtasunen gaineko bideoa aurkeztu zuen

Youth Lab

Bestalde, astelehenean, UPV/EHUk antolaturiko Youth Lab ‘gazteen aktibaziorako proposamenen’ foroan parte hartu zuen EGK-k. Bertan hainbat arloetatik etorritako profesionalak aritu ziren Euskadin eta Europan gazteek dituzten beharrak, erronkak eta interesetaz. Erasmus+ babespean eta Bilborekin batera, Youth Lab hau Europako hiri ezberdinetan burutuko da, hala nola Bratislavan (Eslovakia) edo Lisboan (Portugal).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .