UBA zentroko gazteekin bildu gara - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

UBA zentroko gazteekin bildu gara

Atzo goizean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Berdintasun eta Enplegu eta Etxebizitza teknikariak UBA zentroko gazteekin egon ziren formazio ikastaro txiki bat eskaintzen. EGKren erronka handienetako bat gazte guztiengana heltzea da, lehenik Euskadin dauden errealitate eta behar guztiak identifikatu eta ondoren administrazio eta politikariei hauek helarazteko. UBA zentroko gazteekin batzea oso aukera baliagarria izan zen, euren bizipen, zalantza, ardurak eta bestelako ideiak entzun eta bildu ahal izateko.

Jardunaldia bi zatitan banatu genuen. Lehenik, zer den EGK, zein den bere funtzioa eta gazteek eta emakumeak enpleguarekin eta lan munduarekin duten harremana, besteak beste, kontatu genien 14 eta 16 urteko gazteei. Ba ote dakigu gazte guztiok zein eskubide murrizketa eragiten duen kontratu mota bakoitzak? Berdina al dira lan praktikak edo formakuntza eta ikasketa kontratua? Horiek eta bestelako zalantzak planteatu eta argitu genituen

Bigarren zatian, jardunaldian zehar ikasitako kontzeptu eta ezagutzak ebaluatzeko asmoz joko bat egin genuen emandako azalpenei buruzko galderekin.

Zure elkartean EGK zer den azaltzea nahi baduzu, antzeko dinamikarik prestatu nahi baduzu edo gure lan-arloren bati buruz gehiago jakin nahi izanez gero idatz iezaguzu gure helbide elektronikoren batera eta zehaztuko dugu eguna eta ordua.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .