Gazte Baserritarrak

Txosten berria: Gazte baserritarrak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urteroko Hizpideak argitalpenaren laugarren alea kaleratu berri du: Gazte Baserritarrak: EAEko nekazari eta abeltzain gazteen egoera sozioekonomikoa. Argazki honek landa eremuan lan egiten duten gazteek dituzten oztopoak jasotzen ditu: lur gero eta garestiagoa, etxebizitzarako sarbide zaila, inbertsio ia ezinezkoak eskatzen dituen nekazal-eredu industriala, oinarrizko zerbitzuen gabezia… itzal asko, beraz. Hori bai, alde ilun horien gainetik argi bat pizten ari da: Elikadura Subiranotasunaren ereduaren aldeko apostua, hain zuzen. Asko da jokoan dagoena: belaunaldi berrien errelebua eta, horrekin batera, Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako gure nekazaritza eta abeltzaintzaren etorkizuna.

Sakatu hemen monografikoa deskargatzeko.Ea zer iruditzen zaizun! Beti bezala, zure iritzia nahi dugu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .