Transpirenaica Social Solidaria 2015eko parte-hartzaileei EGK-k euskal gazteen egoera azaldu diegu

EGK-k euskal gazteen egoera azaldu die Transpirenaica Social Solidaria 2015-eko parte-hartzaileei

Itsaso Anduezak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (egk) presidenteak, Transpirenaica Social Solidaria 2015-eko parte-hartzaileei euskal gazteen egoera azaldu die, batez ere kanpotik etorritako etorkinena. Ellacuria Fundazioa Gizarte Guneak sustatzen duen ekimen honetan, gazteen autonomia eta inklusio soziala lantzen dira Pirinioetan egiten den 800 kilometroko ibilbidearen bitartez. Talde gazte honek Hondarribia izan du abiapuntua ekainaren 13an hasitako ibilbidean.

Dinamikoa izan zen hitzaldian, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluk (EGK) euskal gazteriaren egoera azaldu zuen eta parte-hartzea zer den inguruko hausnarketa bultzatu zuen. Era berean, informazio eman ostean, galderentzako tartea egon zen. Oso esperientzia interesgarria benetan.

Ekimenaren inguruko informazio guztia (gaztelaniaz dagoen) beraien web orrialdean irakurri daiteke: http://www.transpirenaicasocialsolidaria.com/

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .